XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DENBORALDI BAT INFERNUAN

Aintzina, ondo gogoratzen banaiz, nire bizitza oturuntza bat zen non bihotz guztiak zabaltzen ziren, non ardo oro isuria zen.

Ilunabar batez, Edertasuna nire belaun gainean jezarri arazi dut.

- Eta garratza aurkitu dut.

- Eta isekaz ekin diot.

Justiziaren kontra armatu naiz.

Ihes egin dut.

Oi sorgin, oi miseria, oi gorroto, nire altxorra zuei konfidatua izan da!

Giza esperantza osoa nire gogotik jaregitea lortu nuen.

Poz ororen gainera, itotzearren, piztia ankerraren jausi gotorra egin dut.

Borreruei hotsegin diet, haien zizpa-ipurdiei, hilhurren, hozka egiteko.

Izurritei hotsegin diet, odolez, hareaz nire burua itolarritzeko.

Ezbeharra izan da nire jainkoa.

Luatzetan etzan naiz.

Krimenaren airean zaildu dut nire burua.

Jukutria ederrik egina nago zoramenari.

Eta udaberriak ergelen irri nardagarria ekarri dit.